jueves, 20 de marzo de 2008

Fikzioaren errealitatea


Oporrak, fikzio sozialaren barruan barneratuak, gure bizitzetan barneratuak. Pessoaren El banquero anarquista liburua irakurtzeak horrelako ideiekin musukatze jokoan erortzea dakarkit. Naturala denaren bilakaera, gizakiaren sena, gehienek galdurik dakaguna, jada ez gara kobazuloetan bizi, baina agian etxeen fikziozko salneurria ordaindu ezin dugunez, kobazuloetara itzultzea ez dakit erokeritzat jo behar dudan.
Ehizatzeko sena galgu dugu, orain Eroski, Alcampo, carrefour,...eta hainbat janari enpresetara joaten gara, gure xoxekin ea nork gehiago erosten duen eta nork modu merkeagoan. Azkenean fikzio hutsa diren salneurri, ordutegi eta egitarauei jarraituz.
Ez garenez naturara itzuliko,...Panamako indigena batzuek beraien oihalen diseinuak egiten dituzte eta Japonera bidaltzen dituzte produzitzera. Horrez gain, herri garatuetan erositako elikagaien hondakinak beraien inguruan geratzen dira haunditzen doan zabortegia sortuz, kontsumoak bere helburuak aurrera eramanez eta etorkizunerako konponbideak baztertuz. Naturan bizi direnak ere ez dira beraien osotasunean naturalak, dena fikzioa ote?
Opor errealetara noa nire paperezko hegazkinean

domingo, 9 de marzo de 2008

Beldurrak erregai


Beldurrak dira bizitzaren motorrak martxan jartzen dituztenak.

Norberak bere beldurrekin topo egiten du, edonon agertzeko joera daukate, batzutan pertsona batean irudikaturik, oroimenak gorde dituen txoko ezagunetan, hitzetan, hainbeste aldiz entzun zenuen abesti horretan. Baina azkenean beldur horiek gainditzeko gizakiaren superbizipenaren erregai bilakatzen dira. Denok gara beldurrak sortzen dituen erregaien sortzaile.

domingo, 2 de marzo de 2008

Aulki helduak


Zurekin eroso sentitzen naiz,

heldutzen ari naizela pentsatu dut,

ez ditut atsegin hamahiru pertsonentzako afariak,

gutxiago ogia eta intxaurren arteko gudan amaitzen direnean.

Asteburuetan ez dut lana egiten jantokian, mueak gurasoekin daude

baina nire lagunak ume bilakatzen dira asteburuetan.


Nire lekua daukat, baina non eseri naiteke?

kolore, material eta itsura anitzak dituzten aulkiez beteta dagoen gela batean aurkitzen naiz

aulki guztietan eseritzeko aukera, batetik bestera

edo gustokoenean soilik?

azkenean lurrean bukatzen dut eserita.