
Azpian, geruza azpian izkutatzen naiz ezjakintasunak eta beldurrak eskutik emanda nire etxeko txirrina jotzen dutenean.
Jo eta jo, atea ireki arte, gelditu gabe, nekaezinak.
Badakite geruzaren presentziaz, haiek izan dira haren sortzaile.
Babesa, printzesak bere dorrean daukana,
txoriak amaren habian duena,
ni nire geruza azpian sentitzen dudana.
Dordokarena bezala, pisutsua,
zu ere ohartu zara nire geruzaz, ez duzu gogoko, badakit.
Nahiz eta txirrinaren hotsa gogor entzun,
batzutan oskola armairuan gordetzen dut,
ez baitut beharrezkoa zu gertu zaudenean.
4 comentarios:
Geruza azpian al zaude ala geruza azpian utzi dituzu zure hitzak?
Muxu handi bat liburutegi bakartitik
ez dakit txotxoli, geruza amonaren ohean geratu da lotan. Muxu
Zer moduz ikasketak? ni etxetik bueltaka, nire kimonoarekin. Asko Maite zaitut!!ciao bella
jijiji Pare bat ordu geratzen zaizkit zu ikusteko. Iupi, iupi!!!
Muxu handi bat txiki
Publicar un comentario