Zer da negar egitea, gimnastika ariketa erraza baino.
Hiri batean bakarrik bizi direnak ez dira bakarrik bizi
nahi dutenak baino gutxiago. Hiri honetan edo beste
edozein hiritan.
Ez gaude harro izan nahi ez genuena izateaz. Pentsatu
nahi ez dugun gauza guztietan pentsatzeaz.
Maitasunaz hitz egin deus berririk esan gabe.
Ezpainak mugitu gabeko elkarrizketak aditu irratian.
Bizi ala barkatu, ala barkatuz bizi.
Norbaiten bila gabiltza goizetan, lotan utz gaitzan.

2 comentarios:
Mila esker liburuarengatik. Castillo Suarez oso ona da, baina egia esan, poesiarik hoberena zuk ematen didazuna da.
Muxu 1
Castillo Suarez...lagun baten bidez ezagutu dudan izena. Oraindik ez dut irakurtzeko aukerarik izan, baina uda honetan bere poesiaz gozatzen saiatuko naiz
Publicar un comentario